Aurkezpena

 

balerio-basozabal1977. urtean, algortar bat, BALERIO BASOZABAL, eta lekeitiar gazte koadrila bat elkartu eta arraun talde bat sortzea pentsatu zuten: Isuntza. Ordurarte, nahiz eta Lekeitio herri arrantzalea izan, ez zegoen benetako zaletasunik ez tradiziorik. Mende hasierako apustuak eta Kai Alde elkarteak, bere estatutuak betetzeko, eduki zuen batela ziren errefentzia bakarrak Isuntzaren aurretik.

Lehenengo urteak gogorrak eta goxoak izan ziren aldi berean. Errekurtso eta material falta eta ezjakintasuna, ilusio eta partaide guztien gogoarekin gainditzen ziren. Herrian ez zegoen beste kirol talde indartsurik eta lehenengo momentutik eskatu eta lortu zen herriaren babesa eta laguntza.

1978. urtean hasi zen Isuntza estropadetan parte hartzen. Lehenengo batelak eta trainerillak beste klub batzuk emandakoak eta utzitakoak ziren eta entrenamendu modura nahikoa zen arraunean ikastea. Urrun gelditzen dira garai haiek; orduan, herritik edo ingurutik korrika ibiltzea zoroen edo Isuntzakoen gauza zen, eta estropadetara joatea erronka. Nola joan? Non eraman batelak? Nork zekien orduan non zegoen Zierbena edo nongoa zen Kaiku?. Baina estropada lekura heldu egiten ziren, herri berriak ezagutzeak sortzen duen zirrarak lagundurik.

Hasieran gutxik pentsatzen zuen Elkarte honek hainbeste eta hain sendo iraungo zuenik, baina lehenengo boom eta emaitza onak (bikainak) pasa ondoren zaletasuna eta herriaren babesak fresko jarraitzen zuten eta aurretiaz jasandako gabezia material eta teknikoak, apurka apurka, asetzen joan ziren.

aurkezpena1Lokal berria egin zen 1986an eta prestakuntza teknikoan ere aurrerakada handia eman zen. Bazkide kanpainak emaitza bikainak izan zituzten eta Udalaren babes ekonomikoari eta zuzendaritza batzorde aktibo bati esker (SANTI ZUMARAN, JULIAN ARRATE, JOSU ABOITIZ, JUAN LUIS ROBLES, JESUS ABOITIZ, JESUS ALZIBAR, JOSE MANUEL ARRIZABALAGAà) trantsizio urteak, hamargarren urtetik aurrera, nahiko ondo pasatu ziren. Kirol emaitzei ondo eutsiz, gehien bat gazte mailan.

Urte haietan sartzen zen diru guztia dena zen klubarentzat: bazkideenak Udaletxekoak, arraunlarien sariakà. Kluba altxatu behar zen eta etorkizunerako prestatu, eta horretan denak jartzen zuten zerbait - bakoitzak ahal zuena -. Lokal berria egiteak beste ikuspuntu bat eta handitasuna eman zion klubari herrian ez baitzegoen beste horrelakorik, ezta antzekorik ere. Kontxan parte hartzea lortu zen 1986an eta hurrengo urteak garrantzitsuak izan ziren handitasun honi eustea lortuko zen edo ez jakiteko. Hamarkadarekin benetako heldutasuna lortu zen Isuntza Arraun Elkartean:

  1. Babesle sendoak, diru iturriak finkatuz.
  2. Lana banatu, momentu puntualetarako, laguntzaile taldeak lortuz (balizatzaileak, salmenta arduradunak)
  3. Klub barruan bakoitzak bere ardurak hartzea. Lehenengo urteetako denok dena, behar denean bakarrik erabiltzera pasatu da.
  4. Kirol eta prestaketaka fisikorako material onenetarikoa lortzea.
  5. Aurretiaz geneuzkan herriaren eta udalaren babesa mantentzea.

Guzti hau eskuan edukita, kirol emaitza garrantzitsuak lortzea bakarrik falta zen, baina gero eta zailago bihurtzen joan zen helburua. Alde batetik, gero eta talde gehiago zegoen lehian eta denak gu bezain ondo prestatuta; eta bestetik, kontutan izan behar dira Lekeitioko herriaren berezitasunak: udaldiko martxa giroa, kanpoan ikasi edo lan egin beharra.... Honek arazo handiak sortzen ditu urte batzutan jende berdina ibiltzeko, eta hau baldintza nagusia da punta puntako koadrila batzeko. Dena dela, orain arte bezala edo hobeto lan egiteko gogoarekin gaude klub handi honen barruan eta inguruan mugitzen garenok. Hasierako hiru helburuei beste bat gehitu genien:

  1. Lekeition kirola bultzatzea gehien bat gazteen artean.
  2. Arraun zaletasuna zabaltzea.
  3. Estropadetan parte hartzea.
  4. Urtero trainerua ateratzea.

Laugarren hau ezinbestekoa ikusi genuen inguruko herrietan (Mundaka, Elantxobe, Bermeo...) gertatu zena ezagutuz: urteren batean trainerua atera ezin izan zutenean, zaila gertatu zitzaien epe motzean berriro uretan egotea.

aurkezpena2

© copyright Isuntza Arraun Elkartea | Lege oharra | Web mapa | Diseinu eta garapena: Quick