Itsas Museoarekin lankidetza-ildoa

Joan den ostiralean sinatu zuten Itsas Museumaren eta gure klubaren arteko lankidetza-ildoa ezartzeko balio duen hitzarmena. Jon Ruigomez Itsas Museumeko zuzendariak eta Santi Zumaran gure presidenteak agiri batean adierazi zuten bi erakundeek elkarlanean jardun nahi zutela itsas ondare historikoa berreskuratzeko lanetan. Iaz, Jon Ispizua bermeotarrak, zuzentzen duen Museoko arotza-eskolak Kulixka berreskuratzeko lanak eta hortxe hasi zen harremana bi erakunderen artean.