Laugarren postua lortu dute jubenilak Meiran

Meiran jokatu diren estauko trainerila txapelketan, laugarren postua lortu dute gure jubenilak. Ez da gutxi lortutako talde honek, sei finaletan parte hartu du eta bi ikurriña eta beste hiru domina lortu dituzte aurtengo denboraldian. Zorionak!!!

Emaitza gehiago hemen: http://federemo.org/resultados-de-las-eliminatorias-y-composicion-de-las-finales-del-cto-de-espana-de-trainerillas

Bi domina lortu ditugu Espainiako batel txapelketan

Teis-Vigon jokatu diren Espainiako batel txapelketan infantil eta jubenillek bigarren postuak lortu dituzte eta kadete mutilek bigarren postua B Finalean. Esan beharra dago infantilak segundo bat baino gutxiagora geratu direla irabaztetik. Modu bikainean bukatu dugu aurtengo batel denboraldia. Zorionak Isuntza!!!

Emaitza gehiago hemen: http://federemo.org/resultados-del-lxxvi-campeonato-de-espana-de-bateles

Euskadiko batel txapelketatik emaitza bikainak ekarri ditugu

Infantil nesketan bigarren geratu dira kontsolazio estropadan eta mutiletan txalpeketa irabaztea lortu dute 04:41,76ko denborarekin. Kadete neskak laugarren geratu dira eta mutilak hirugarren. Juvenil mutiletan hirugarren postua lortu dute. Emaitza hauekin Espainiako txapelketara 3 talderekin joatea lortu dugu. Zorionak denori!

Emaitza gehiago hemen: https://euskadiarraun.blogspot.com/p/regatas.html

Emaitza bikainak lortu dituzte gure gazteak Bizkaiko Batel Txapelketan

Alebin nesketan bigarren postua lortu dute eta Alebin mutiletan berriz lehenank izan dira
2:17,90 ko denborarekin. Infantiletan neskak hirugarren geratu dira eta mutilak lehenak izan
dira 04:40,34ko denborarekin. Kadeteetan neskek irabzi dute bizkaiko txapelketa 07:29,34ko
denborarekin eta mutilak bigarren postuarekin geratu dira. Azkenik Jubenil mutilak bigarren
postua lortu dute.
Emaitza gehiago hemen:
http://www.arraunbizkaia.com/Publico/NoticiaAmpliada?idNoticia=4339