Txomin Orbañanos, goian bego

Isuntza Arraun Elkartetik gure sentipen sakona erakutsi nahi dugu Txomin Orbañanosen galeragatik. Hondarribia Arraun Elkartearen kolaboratzaile estua.

Arraunaren mundua beti egongo da Txomin bezalako pertsonen premian, oso agerikoa ez den presentziatik gure kirola duela gutxi arte susmatu gabeko ospe eta profesionaltasun mailan jartzea laguntzen baitute.

Isuntza Arraun Elkartetik gure dolumiña adierazi eta besarkadarik beroena eskaini nahi diogu klub osoari, eta bereziki Mikeli eta bere familia osoari.